|
Euskara ikasteko, hitz egiteko eta lantzeko eskaintza 2008-2009 |
|
|
|
otamotz.com
|
|
2008ko uztailaren 23a, asteazkena, 15:46 |
EUSKALTEGIKO EUSKARA IKASTAROAK
2008ko urritik 2009ko ekainera
Astelehenetik ostiralera (2 ordu egunean)
a) Alfabetatze-ikastaroak (Euskara dakitenentzat)
Euskaraz mintzatzen jakin, baina idazten ez dakitenentzako euskara ikastaroa.
Astean 4, 5 edo 6 ordu.
b) Euskalduntze-ikastaroak (Euskara ikasi nahi dutenentzat)
Egunean 2 orduko ikastaroa euskara ikasi nahi dutenentzat. Euskara mailaren arabera osatuko dira taldeak.
Izen-ematea: UZUE euskaltegian
>igo
URTXINTXA: lehen harremana euskararekin
- 3, 4 eta 5 urteko haurren gurasoei eskainitako ikastaro berezia
- Urtxintxa programa erabiliz
- Astean 2 egun (3 ordu)
- Ordutegia: 14:45-16:15
Izen-ematea: seme-alaba dabilen ikastetxean
>igo
5 urtetik gorako haurren gurasoentzako ikastaro berezia
- 5 urtez gorako haurren gurasoei eskainitako ikastaro berezia
- Euskara ikasiko da, baina euskaltegiko talde normaletan baino erritmo lasaiagoan.
- Astean 3 egun (4,5 ordu)
- Ordutegia: 14:45 - 16:15
Izen-ematea: seme-alaba dabilen ikastetxean
>igo
- Zer da? Zenbait lagunek aurrez adostutako liburuak irakurriko dituzte (urte osoan 5-6 liburu), eta, ondoren taldean elkartuko dira hura komentatzeko. Horretaz gain, bi idazlek solasaldi bana eskainiko diete partaideei. Sinonimoak eta esamoldeak landuko dituzte.
- Norentzat? Euskaldun alfabetatu edo erdi alfabetatuentzat.
- Noiz? 2008ko irailetik 2009ko maiatzera (5/6 saio + 2 solasaldi)
Izen-ematea: formularioa bete
>igo
- Zer da? Euskaraz hitz egiteko gutxieneko maila izan bai, baina hizketarako erraztasunik ez duten herritarrei lotsak kendu eta mingaina askatzeko aukera eskainiko zaie talde txikietan elkartuta, eta euskaldun zahar baten gidaritzapean.
- Talde mota: 3 laguneko taldeak: 2 euskaldun berri eta euskaldun zahar 1
- Norentzat? Euskaraz hitz egiteko gai izan (euskaltegiko 6. maila), baina inguruan praktikatzeko zailtasunak dituztenentzat.
- Maiztasuna: astean behin, ordubeteko saioak.
- Noiz? 2008ko urritik 2009ko Aste Santura.
Izen-ematea: formularioa betetzean argi utzi jokatuko duzun rola, hau da, "hartzailea" edo "gidaria" izan nahi duzun ("gidaria" litzateke bizia euskaraz neurri handi batean egiten duena, ez du zertan tituluduna edo alfabetatua izan, nahikoa da hitz egiteko gaitasuna eta ohitura izatea).
>igo
|