Inprimatu E-posta

Ikastolako ikasleen erakusketa (097. alea)

Hil honetan Ikastolako haurrek berrerabilitako materialez egindako eskulan erakusketa ikusgai izan da Itarte Etxean. Bertan, 4 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoek egindako ehundik gora eskulan izan dira.

Ikastolak, Unescorekin sinatu zuen hitzarmenean oinarriturik ekin zion ingurumenaren gaiari arreta berezia jartzeari. Horretarako, Ihintza Taldea sortu zuen. Ordutik, talde honek ingurumenaren inguruko hainbat ekimen abian jarri ditu: paperaren erabilera egokia, zabor bereizketa, pila bilketa... Itarte Etxeko erakusketa ere Ihintza Taldeak bultzatua da. Ekimen honen bidez, ikasleen artean, erosten hasi aurretik, berrerabili daitezkeen materialik ote duten begiratzeko ohitura sortu nahi dute. 

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.