Urretxu eta Zumarragako Udalek, loreak zainduz bi herriei itxura atseginagoa ematen dioten bizilagunak saritzeko asmoarekin, Lore Sariketa antolatu dute. Epaimahaiak uztailaren 5etik 9ra bitartean aztertuko ditu leiho, balkoi eta baserrien sarreretan jarritako loreak. Sari banaketa uztailaren 17an egingo da, 12:00etan, Urretxuko Udaletxeko Areto Nagusian. Guztira, 15 sari banatuko dira. Kaleko balkoi eta leihoen artean 30 euroko hamar sari, diploma eta opari bana banatuko dira eta baserrien artean, berriz, 30 euroko bost sari, diploma eta opari bana.