Andoni Salamero idazle zumarragarrak hil berria den Jesus Segurolari eskutitza idatzi dio Goierriko Hitzan.
Kaixo Jesus:
Bihotz mamitik idazten dizkizut gordeta neuzkan hitzok zure irudiaren memorantzan. Orain arte ez nekien zer esan, nola adierazi eta gaur hori egitera ausartu naiz, beharbada, gure ondotik joan zinenetik, ezer esateko beharra sentitzen hasia nintzelako. Samina eta pena handia utzi duzu maite zintugun adiskide eta ezagunongan, zure izaera apal eta onberak guretzat itzal handia zuelako, zurekin aritu izan garenontzat eredugarri zinelako.










