Inprimatu E-posta

Zumarraga eta Urretxuko turismo bulego berria inauguratu dute

Atzo arratsaldeko 20etan izan zen inaugurazio ekitaldia Iñaki Zabala, Urretxuko alkatea eta Mikel Serrano, Zumarragako jarduneko alkatea, udaletako beste hainbat ordezkarirekin batera, bertan zirela.

Atzo arratsaldetik aurrera Zumarraga eta Urretxuk turismo bulego berria daukate. Bulego honen bitartez, bi herrietako informazio turistikoa helaraziko zaio kanpotik edo bertatik gerturatzen den orori. Urretxu eta Zumarragako hirigune historikoaren gaineko datuak, arkitektura zibila eta erlijiosoari buruzkoak, bi herriotako seme ospetsuei dagozkien informazioak, etab.

 

Mendi ibilbideak egiteko proposamenak ere luzatuko dira turismo bulegotik eta noski Santa Barbara eta Antioko baselizak bisitatzekoa ere bai.

 

Gaiaren inguruko datu gehiago:

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Erakargarri turistikoak

Gure bi herriok eskeintzen dituzten hainbat erakargarri turistikoen artean, ezin aipatu gabe utzi gure erreka apaintzen duen mobiliarioa.

Zumarragako festetatik, bada supermerkatuko orga edo karrotxo bat errekara botata.

Eskilara eder batzuk ere bai, haiek ere duela gutxi inauguratuak, karrotxoa gertutik ikusi ahal izateko...

...

Ironia alde batera utziz, bai esan serio, xehetasun txikien bidez ere ezagutuko gaituztela kanpotarrok. Bada zerbaiten sintoma, karro horrek, hainbeste egunen ondoren, bertan segitzea.

Zorionak dagokionari bulego berriarengatik. Gure herriok zuten hutsune bat zan, eta dagoeneko konpondu da.

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Patxi Iraeta
2008, Uztaila, 11
 
 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
ASIC High Level Synthesis