Inprimatu E-posta

Jon Arana zumarragarra Torca del Carlistara jaitsi da 50 urte beranduago

Torca del Carlista munduan dauden lur-azpiko geletatik hirugarren handiena da. Aranak berak aurkitu zuen 1958ko apirilaren 4an.

81 urterekin orain 50 urte egindako jaitsiera gogoratu nahi izan du Aranak. Jaitsiera ekainaren 28an egin zuen, semeak eta Alfonso Antxia Espeleologia Zientzia Elkarteko kideak lagun zituela.

Jaitsiera emozioz betea izan zen, bertan egon direnek diotenez. Aranak Torca del Carlista jaitsi bezain pronto, belaunikatu eta musu eman zion orain 50 urte berak aurkitu zuen lurrari. Horrekin batera Antioko Amaren irudia utzi zuen bertan eta armonika aterata pieza bat ere jo zuen Torca del Carlistan.

Antioko Ama Birjinaren brontzezko irudia Antton Arbulu orduko alkateak eta Jesus Segurola irudiaren egileak eman zioten Aranari martxoan, ekitaldi publiko batean.

Informazio gehiago: 

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

Azken iragarkiak

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Blog High Level Synthesis

Aranburu Amilleta harategia

Image