Inprimatu E-posta
 

Agur Antton Arbuluri Pil-pilean

Oraindik orain Zumarragako alkate denak bere karguari uko egingo dio bihar.

Udalbatza berezia egingo da bihar Zumarragako Udaletxean. Goizeko 9etarako deitu dute bilera. Bertan, Antton Arbulu alkateak, bere karguari uko egingo dio. Mikel Serrano alkateordeak hartuko du behin-behineko alkate kargua. Legean ezarritakoaren arabera 10 egunetan beteko du kargu hau alkateordeak. Ondoren beste bilera batean erabaki beharko du udalbatzak Zumarragako alkate berria zein izango den aurkeztutako hautagai guztien artean.

Erabiltzaileen iritziak

2 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
4.5
 
 

Serranok aukera gehien

Diotenez Mikel Serranok hartuk du lekua, baina lehiakideak ere ba omen ditu. Lozano izan liteke alkatetza hartu nahi duen beste bat.
Artikuluaren Balorazioa:
 
4.0
Iritzi emailea Txemari
2008-07-04
 
 

Ez du mailarik

Mikelek ematen du gaur egungo PSOEk eskatzen duen profila, gaztea, euskaraz komunikatzeko gai dena, Lozanok ez. Dena den, Zumarragako egoera ikusita, EAJ eta EA erabat ahulduta eta ezker abertzalea, "ilegala" izateaz gain, indar handirik gabe, normala da Zumarragako PSOEk hartu duen bidea, une hau baino egokiagoa noiz izango du ba! Ez pentsa hain motzak direnik, ez, hiru urte dituzte eurek Anttonek utziko duen boto zuloa betetzeko, eta gainerakoek boteretik botatzeko estrategia gauzatzeko. Apustua hor dago!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Kaiku
2008-07-04
 
 
 

Parte hartzeko arauak



 

 uzt   Abuztua 2008   ira

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3
  4  5  6  7  8  910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
VLSI Behavioral Synthesis