Inprimatu E-posta

Urretxuko irudi berria aurkeztuko dute bihar

12:30ean Urretxuko irudi berria aurkeztuko dute bihar udaletxean. Gainera, sari banaketa ekitaldia ere izango da eta lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa irekiko dute.

Urretxuko irudi berria aukeratzeko lehiaketa Mattin Osinalde legazpiarrak irabazi du. Bihar 1.500 euro jasoko ditu. Osinalderen lanean gainean U letra duen hurritz hosto bat eta urdin koloreko karratu bat ikus daitezke. Azken elementu honek Santa Barbara magalean dagoen herria irudikatzen du.

Herriko ikasleek ere euren lanak aurkeztu dituzte eta sarituak Irati Osés, Alazne Martínez, Ainara Santos, Udane Arbeo, Javier Rivas, Ibane Cerezo, Amaia Iturriotz eta Irune Muñoz izan dira. Bestalde, aipatu bezala, lehiaketara aurkeztutako lanak Juan de Lizarazu aretoan erakutsiko dira hilaren 12a bitartean.

Irakurri albistea Noticias de Gipuzkoan.
Mattin Osinalde legazpiarrarena izango da Urretxuko irudi berria.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
SVTechie Resources