Inprimatu E-posta

Zumarragarrek jaietako egun handia ospatuko dute gaur

Santa Isabel egunarekin emango dira ofizialki amaitutzat jaiak, nahiz eta igandean jubilatuen eguna egingo den.

Ikusi hemen gaurko egitaraua:

  • 8:00 Antzinako Ama txistulari taldearen KALEJIRA.

  • 9:00 Santa Isabel Eguneko IX. ARGAZKI RALLYA.

Izen ematea: Udaletxeko arkupeetan

  • 9:30 Euskadi plazan elkartu, eta herriko agintariak nahiz herritarrak Andre Maria Jasokundekoaren parrokia-elizara joango dira; ondoren, herriko parrokiako kabildoekin batera Antioko Amaren elizara igotzeko.

  • 11:00 MEZA NAGUSIA. Hasieran, ohikoa den legez, herriko dantzariek EZPATA-DANTZA eskainiko diote Ama Birjinari. Ondoren, prozesioa egingo da txistulariekin eta ezpata-dantzariekin batera, elizaren inguruan.

  • 12:30 OHOREZKO AURRESKUA, eliza aurreko zelaian.

  • 13:00 Bertsolariak (Joxe AGIRRE eta Imanol LAZKANO), Tolosako dultzaineroak eta trikitilariak.

  • 14:30 HERRI-BAZKARIA, Antio inguruan, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

  • 17:30 ERROMERIA ANTZINAKO AMA txistulari taldearekin, Tolosako dultzaineroekin eta trikitilariekin. .

  • 19:00 Antioko Amari eskaintza: BEDERATZIURRENA eta ARROSARIOA.

  • 20:00 BATUCANDO NO AR kaleetan zehar

  • 20:30 AGURRA eta ITZULERA txistulariek, dultzaineroek eta trikitilariek alaituta, eta agintariak eta ezpata-dantzariak aurretik direla.

  • 21:15 KALEKO EZPATA-DANTZA.

Lekua: Euskadi plaza

  • 21:30 ERROMERIA txistulariekin eta trikitilariekin.

Lekua: Euskadi plaza
Oharrak:
- Egun honetan, goizeko 10etatik arratsaldeko 8ak arte Antioko bidea itxita egongo da.
- Autobus zerbitzua doan izango da goizeko 10etatik aurrera.
Irteera: ELIZA PAREAN.
- Taxi zerbitzuaz ere baliatu ahal izango da.
- Antiotik bueltan, mesedez, EZ URIK BOTA.


Txosnetako egitaraua:

  • 23:00 TRIKIZIO


Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews
 

Azken iragarkiak

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Blog Behavioral Synthesis

Aranburu Amilleta harategia

Image