Gaur, 12:00etan Kultur Etxean izango da liburuaren aurkezpena eta bertaratzen diren urretxuar guztiek jasoko dute ale bana.
Urretxuko Udalak Urretxuko herriko zenbait datu hobeto ezagutzeko asmoz eta zifra hauek dokumentu bakarrean egon zitezen Urretxu Zifretan lana egin du. Orain egileek bere emaitza erakutsi nahi die herritar guztiei, paperean zein on-line formatuan.
Hain zuzen, lan hau urretxuar guztiei erakusteko asmoz gaur eguerdiko 12etan Kultur Etxean aurkezpena egingo da. Lanaren nondik norakoak eta bildutako datuen berri emango da bertan.











