Inprimatu E-posta

Ilunabar literarioa egingo da bihar zaleekin eta idazleekin

Iaz egin bezala, literatura izango da saioaren ardatza; ekitaldian “Luma berrien eleak” aurkeztuko dute.

Bertako eta kanpoko idazleek parte hartuko dute Ilunabar Literarioan. Ekitaldia kultur etxean egingo da, bihar 19:30ean. Antolatzaileek adierazitakoaren arabera ez da ekitaldi itxia izango eta norbaitek testuren bat irakurtzeko asmoa balu bertara agertzea besterik ez du.


Iaz bezala, ekimenak herriko kultura arloan literatura sustatzea du helburu nagusietakoa, eta horregatik parte hartzea garrantzitsua dela nabarmendu dute.

Ilunabar literarioan Bergarako Idazle Eskolako ikasleen lanak biltzen dituen Luma berrien eleak aldizkariaren seigarren zenbakia ere aurkeztuko dute.

Zenbaki honetan berrikuntza batzuekin dator Idazle Eskola. Alde batetik azalaren diseinua aldatu egin da, eta bestetik Idazle Eskolako ikasleek kudeatzen duten www.idazten.com webgunean irakur daitezke aldizkari hau eta aurreko zenbaki guztiak.

Webguneko Entzuketak atalean klikatuz gero aldizkarian horretarako prestatutako lanak entzun daitezke eta hamar narrazio ere irakurtzeko moduan daude. Tartean Amaia Artolazabal eta Gorka Azkarate herritarrenak.

Irakurri gehiago Goierriko Hitzan.

 

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Xumea, gozoa eta tamainakoa

Horrela definituko nuke atzoko saioa. Oso gustura izan nintzen, iazkoaren aldean askozaz ere biziagoa, umore punttu politarekin. Ordu bete inguruko saioa. Ederki.
A! Eta luntx eta guzti. Hauek bai artistak!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Sebas
2008, Ekaina, 27
 
 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Techies Resources Technology