Zer izan nahi zenuen umetan?
Egun naizena: andereñoa izan nahi nuen eta aktore izatea ere buruan nuen.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Antzerkia ikustea, zinemara joatea eta lagunekin gozatzea.
Bizitzeko toki bat?
Zumarraga.
Gustuko aktorea?
Alberto San Juan.
Eta emakumezkoen artean?
Meryl Streep eta Susan Sarandon.
Eta herrikoen artean?
Karmakros taldean antzezle oso onak daude. Gorka Solana esaterako, nahiz eta Legazpikoa den. Herrikoen artean, Joseba Apaolaza.
Gustuko antzezlana?
Animalario taldeak egin dituen gehienak gustatu zaizkit.
Zer lan egingo zenuke gustura?
Zinea gustura egingo nuke, baina nire bizitzak beste norabide bat hartu du.
Non antzeztu behar da gehiago, eguneroko bizitzan ala eskenatokian?
Eguneroko bizitzan ez naiz batere teatreroa.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Biak.
Egindako azken oparia?
Duela gutxi pijama bat oparitu dut.
Eta jasotakoa?
Bikini bat.
Data bat?
Uztailaren 30a, azken lan eguna.
Neska eta mutil izen bana?
Nahia eta Luken.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Normalean, Diario Vasco.
Gustuko telebista saioa?
El conquistador del fin del mundo gustura ikusi dut. El hormiguero ere ikusten dut.
Bereziki gorroto duzuna?
Futbola.
Pelikula bat?
Asko ditut gustuko. Memorias de África, adibidez.
Liburu bat?
El médico.
Soinu bat?
Errekarena.
Usain bat?
Nire amaren herrikoa: Burgosko Fresneda de la Sierra. Zahar usaina dago eta asko gustatzen zait. Beharbada haurtzaroko oroitzapenak ekartzen dizkidalako izango da.
Janari bat?
Pasta.
Ura ala...
Garagardoa.










