 |
|
0.0 (0) |
Nork idatzia
Otamotz
2008, Ekaina, 25 Bistaratze: 275
Arturo Blasco, Bingen Mendizabal, Nika Bitchiashvili eta Alex Ruiz de Azuak osatzen dute Txatarreria Keaton izeneko laukotea. Keatonek 1920ko hamarkadan eginiko filmeei musika ipintzen diete zuzenean, filma biziaraziz. Gitarra, baxua, biolina, marakak, arpa judua, armonika eta beste hainbat instrumentu jotzen dituzte. Emanaldiko musika moldatu egiten dute, ez bakarrik pantailan gertatzen denera, baita jendearen erantzunera ere. Euren hitzetan, talde bezala egindako lehen entseguetako soinua txatarrero samarra zen. Horregatik erabaki zuten taldeari Txatarreria Keaton izena jartzea. Benetan merezi du laukote honek Buster Keatonen filmekin egin dezakeena ikustea. Ziur joaten den orok gozatuko duela emanaldi berezi horrekin. Ekainaren 30ean izango da, 22.00etan, Zelai Arizti aretoan.
ButaK 21 zineklub taldea