Inprimatu E-posta

Mortal y rosa (Francisco Umbral) (138. alea)

Umbral maisuak, goian bego, bere semearen heriotza kontatzen du bertan, ume hori nola agortzen doan poliki-poliki. Semearen heriotzaren aurrean bizitzari buruzko gogoeta sakona egiten du, bere baitako zoko guztiak arakatuz.

Ez da kolpetik hasi eta bukatzeko liburua, hobeto gozatzen da pusketa txikiak irakurriz. Lerro gutxi batzuk aski dira zaporea hartzeko, maisutasunaz jabetzeko, telebistan agertzen zuen itxura haren atzean dagoen sentiberatasun erraldoia antzemateko. Umbral. Idazle-idazlea; ohi denez, hil eta gero hobea. Esperientzia garratz hori izan zuen, liburu honetan jasota utzi zuen eta ez zuen gehiago seme-alabarik izan. Ikus-ikasi beharreko guztiak ikus-ikasi zituen bertan. Zumarragako liburutegi berrian hartu dut liburua, eta atzera bertan entregatu. Hantxe dago.
Iñaki Bastarrika

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.