Hona hemen Urretxuko Eliz-Alde futbol zelaian antolatzen zen futbol txapelketan parte hartu zuen taldeetako bat.
Zutik: Anjel Otaegi ‘Txiki’, Maximo Aldea, Jesus Mari Areitioaurtena, Anjel Idiakez eta Jesus Iturbe. Makurtuta: Jesus Mari Mendiaraz, Migel Aranzadi, Anton Iturbe eta Jose Mari Munduate. Talde honek 1961eko txapelketa irabazi zuen.