Inprimatu E-posta
Aldizkaria Iritziz iritzi Hizkuntza eta ereduak (138. alea)
 

Hizkuntza eta ereduak (138. alea)

Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministrariak, Bibiana Aídok miembras esan duela eta aztoratuta dabiltza estatuko intelektualak. Eta hau esanguratsua da maila batean. Akademiko gehienen  arabera, miembra esatea gaizki dago eta gainera txorakeria da.

Esatari, telebista eta irratiko tertuliatan haien iritzia ematen dutenek harridura adierazi dute: “ministrari gazte eta esperientziarik gabeko honek ez du atzera egin, areago, bere ekintza defendatu du, ia defendagaitza denean. Gainera  matxismoaren ondorioa dela esaten du, hori aurpegia…”. Argi dago miembra esateak ez duela gizon eta emakumeen arteko aukera ezberdintasuna konponduko, baina hizkuntza erabiltzen duen gizartearen isla da eta izendatzen ez dena ez da existitzen. Mendeetan zehar ez da miembrarik egon, noski, emakumeak ez baitzuen arlo publikoan ordezkapenik. Zenbait intelektualek agertutako portaera, joera patriarkalaren nagusigoaren ondorioa da. Hizkuntza eta hiztegia ez dira mugiezinak, hizkuntzaren bidez ereduak transmititzen dira eta lengoaia ez da ekintza natural edo biologikoa, eskuratze kulturala baizik. Hortaz, borondatearen arabera aldakorra. Gai honen oinarria ez da miembra esan duen edo ez, ondo dagoen, edo hitz egokia den edo ez. Garrantzitsuena batzuen sexismoa eta honelakoak berdintasunaren bidean oztopoak jartzeko aprobetxatzen dituztenen jarrera da, miembro eta miembra asko ari baitira oraindik horretan.

Idoia Luzuriaga

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews
 

Bat egin gurekin!

  gr_zintzo_mintzo_kolore.gif
 350 bazkide eta 1500
harpidedun gara dagoeneko