San Joanekin batera dator eguraldi onan bolada, bikini eta galtza motzekin armairua betea da. Baina euria goitikan-behera zer nolako zaparrada, katiuska, aterki, txubaskeroa, ezin liteke konpara, jada ez dakit zein urtaro den negua edo udara…
Eguraldia aspaldi hontan dugunez nahiko umela, piszinak ez du egon beharrik jendez beterik honela, denok dakigu eta euriak aspaldi bete duela… Ez da inondik ageri aurten eguzki printzen epela, eguraldi onak ere oporrak hartu ditu guk bezela!
Petrolioak garraio arten sortua digu etena, klima aldaketan hautsi ditugu bi mila ta bat eskema. Kontsumismoa handia degu ta falta zaigu ordena, natura ere ez degu zaintzen a ze nolako eszena, ez degu beste ezer merezi gure errua da dena.