Inprimatu E-posta

Gaia: Eguraldi txatxua! (138. alea)

Doinua: Misiolari baten moduan
 
San Joanekin batera dator
eguraldi onan bolada,
bikini eta galtza motzekin
armairua betea da.
Baina euria goitikan-behera
zer nolako zaparrada,
katiuska, aterki, txubaskeroa,
ezin liteke konpara,
jada ez dakit zein urtaro den
negua edo udara…
Eguraldia aspaldi hontan
dugunez nahiko umela,
piszinak ez du egon beharrik
jendez beterik honela,
denok dakigu eta euriak
aspaldi bete duela…
Ez da inondik ageri aurten
eguzki printzen epela,
eguraldi onak ere oporrak
hartu ditu guk bezela!
 
Petrolioak garraio arten
sortua digu etena,
klima aldaketan hautsi ditugu
bi mila ta bat eskema.
Kontsumismoa handia degu
ta falta zaigu ordena,
natura ere ez degu zaintzen
a ze nolako eszena,
ez degu beste ezer merezi
gure errua da dena.
 
Maialen Akizu

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.