Inprimatu E-posta

Zer iritzi duzu ospitaleari buruz? (138. alea)

Gogoratzen al duzu ireki aurreko garaia?

 

 

Petri Arija

 

Petri Arija

Askotan joaten naiz ospitalera, nire senarra gaixo baitabil azken bolada honetan. Beraz, nire etxea bezain ondo ezagutzen dudala esan dezaket. Egia esan, gustura nago han eskaintzen duten zerbitzuarekin. Larrialdi kasuetan ere ondo hartu naute.

Esteban Romero

Esteban Romero

Zorionez edo zoritxarrez, oraintxe noa. Askotan joaten naiz eta orain arte oso ondo hartu izan naute. Hilabete egon nintzen ospitaleratuta eta orduan ere etxean bezala sentitu nintzen. Garai batean Tolosara joan behar izaten genuen… manifestazioak ere egin ziren hemen ospitalea egitearen alde!

Raimundo Izagirre

Raimundo Izagirre

Tokatu izan zait eta, beno, oraingoz behintzat oso ondo hartu naute. Zerbitzua oso ona. Hala ere, txikia gelditzen ari dela iruditzen zait. Azkenaldian askotan joan behar izan dut. Abantaila handia da herrian bertan ospitalea izatea. Garai batean Tolosara joan behar izaten genuela ikustea besterik ez dago.

Elena Garcia eta Ibon Badiola

Elena Gartzia eta Ibon Badiola

Duela gutxi izan gara bertan, haurra izan baitugu. Bertan eskaintzen duten zerbitzua oso ona dela uste dugu. Nire ama ospitaleratuta egon zenean ere oso ondo zaindu zuten (Elena). Garai batean Tolosara eramaten gintuztela esan izan digute, baina ez ditugu bertara trenean egindako bidaiak gogoratzen.

 

 




Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.