Inprimatu E-posta

?Urola Bihotzean? hautagai zerrendaren aurkezpena

Urolako futbol saileko zuzendaritza batzorderako hauteskundeak martxan dira. Asier Muruak, zuzendaritzarako aurkeztu den bigarren hautagaiak, bere zerrenda aurkeztu zuen atzo.

Pasa den ostiralean bi hautagai zerrendak bazkideen aurrean aurkeztu zituen Urola K.E.ak. Bazkideen onespena jaso eta gero, hauteskundeak martxan dira beraz pasa den ostiralaz geroztik.

Francisco Núñez egungo presidenteak pasa den astean egin bezala, atzo Asier Muruak “Urola Bihotzean” hautagai zerrenda aurkeztu zuen. Hautagai zerrenda, futbolean eskarmentu handia duten Urola kirol elkarteko bazkide talde batek osatzen duela azalduz hasi zuen Muruak aurkezpena. Egungo zuzendaritzari hausnarketa bat eskatu eta gero, gauzak aldatzeko beharretik sortutako hautagai zerrenda dela argitu zuen.

Egindako proposamen guztietatik, batez ere hiru azpimarratu ditu Muruak:
  • Bazkidearen ilusioa berreskuratzea
  • Urola berriro ere Gipuzkoa mailan erreferente izatea
  • Oinarrizko futboleko jokalarien gurasoei lasaitasun mezu bat bidaltzea. Herrian zabaldu diren zurrumurruen inguruan talde guztiak mantenduko dituztela azpimarratzea.

Urola kirol elkarteko hauteskundeak ostiralean burutuko dira, goizean eta arratsaldean, Zelai Arizti kultur etxean.

"Urola Bihotzean" hautagai zerrendaren prentsa oharra osorik ikusi.

Infomazio gehiago Goierriko Hitzan.

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Hautagaitza honen alde

Ez dut zehazki Urolaren azken ibilbidea ezagutzen, baina hautagaitza honetan dauden pertsona batzuk ezagututa, Urola nola sentitzen duten ikusita eta zein lan egin duten euren alde egingo nuke. Kirolaren ikuspegi "humanoagoa" dutela iruditzen zait.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Iritzi emailea Txomin
2008, Ekaina, 17
 
 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Blog Behavioral Synthesis