| 
Autobusa Altsasura Inprimatu E-posta
Zumarraga-Urretxuko bertso eskola   
2008ko ekainaren 13a, ostirala, 12:25

   Datorren larunbatean, hilak 21, Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari txapelketaren finala izango da Altsasun. Txikien mailan Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako Maialen Akizuk hartuko du parte. Hori dela eta, bertso eskolak autobusa antolatu du.

Plana hau izango litzateke, gutxi gora behera:
  • Irteera goizeko 9:30ean Zumarragako eliza paretik
  • Txikien (14 urte artekoak) mailako finala: goizeko 11etan Altsasuko Burunda pilotalekuan
  • Bazkaria: norberak eramandakoa bertako ikastolan egokitutako mahai batzuetan jango dugu
  • Handien (18 urte artekoak) mailako finala: arratsaldeko 4retan Altsasuko Burunda pilotalekuan
  • Autobusa hartu eta herrira: arratsaldeko 7:30ak aldera (bukatu eta handik ordu erdira edo)

Joateko asmoa izanez gero, bete datuok eta bidali ostegunerako (2008-6-19).


 

Bat egin gurekin!

  gr_zintzo_mintzo_kolore.gif
 350 bazkide eta 1500
harpidedun gara dagoeneko