Inprimatu E-posta

Ostadar mendi taldeak irteera antolatu du iganderako

Nafarroa Garaiaren eta Beherearen arteko mugara, Orreaga ingurura egingo dute mendi irteera.
Iganderako, ekainak 15, Ostadar mendi taldeak Nafarroa Garaiaren eta Beherearen arteko mugara irteera prestatu du. Orreagatik (952m) abiatuta, Ibañeta lepotik (1.057m), Lauriña (1.278m) eta Argarai (1.220m) gainak igo ondoren, Luzaidera (380m) jaitsiko dira. 5-6 ordu artean egin daitekeen ibilbidea antolatzaileen esanetan.

Goizeko zazpietan irtengo dira Zumarragako eliza paretik. Izena eman nahi dutenek bihar edo ostiralean 20:00etatik 21:00etara Ostadar mendi taldearen egoitzara joan behar dute, edo telefonoz hots egin (943 72 33 85) erantzungailu automatikoan izena eta norbere telefono-zenbakia utzita. Posta elektrokinoz ere eman daiteke izena, E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. helbidean. Irterari buruzko informazio zabalagoa taldearen egoitzan edo ostadar.org webgunean lor dezakete interesatuek.

Informazio gehiago Ostadarren webgunean. Ibilbidearen deskribapena, argazkiak, GPS fitxategiak, etab.

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Informazio gehiago http://www.ostadar.org gunean..

Desnibelaren aldetik ibilbidea erraza da, zelai, larre eta mendi-mazela ederretatik igaroko da, Luzaide ibarreko (Iparralde eta Hegoalde arteko)mendebaldeko mugetatik hain zuzen. Informazio gehiago gure webgunean... ibilbidearen deskribapena, argazkiak, GPS fitxategiak.

http://www.ostadar.org
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Jonmikel
2008, Ekaina, 12
 
 
 
 

 aza   Abendua 2008   urt

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Techies Resources Technology