 |
|
0.0 (0) |
Nork idatzia
Otamotz
2008, Maiatza, 19 Bistaratze: 653
Urtegi bat egin behar dute eta urpean geratuko den herri bateko zenbait herritarren sentimenduak kontatzen ditu filmak.
Herri berri batera daramatzate, baina leku berrian pertsonaiek ez dute jakingo euren burua kokatzen. Dokumental teknikekin ondutako filma da Naturaleza Muerta, herritarren istorio txikiak, familia arteko harremanak zein maitasunezkoak jasotzen dituena. Jia Zhang Ke zuzendaria Shanxi (Txina) probintziara joan zen Liu Xiadong artistaren gaineko dokumentala egitera. Yangtse ibaiaren ibilbidean egin behar zuten urtegian urperatuta geldituko zen herrian bizi zen artista. Txinaren modernizazioaren dinamikari kritika egiten dio Jia Zhang Kek. Veneziako Urrezko Lehoiaren azken irabazlea da Naturaleza Muerta. Film hau hilaren 30ean eskainiko da Zelai Arizti aretoan.
ButaK 21 zineklub taldea