Inprimatu E-posta

Josi Labajos: Cercan?as (137. alea)

Egia esan, gero eta beharrezkoagoa egiten zait pairatu behar ditugun diskurtso zahar eta zakarretatik ihes egin eta poema baten biluztasunean murgiltzea; egunero darabiltzagun azaleko esaldi eta hitz prefabrikatuak eta zimelduak utzi eta poesiaren freskotasun berritzailean babestea.


“Por tierra de nadie” (2004) liburuaren ostean, hona hemen “Cercanías”, Josi Labajos musikari eta idazle zumarragarraren bigarren poema-liburua. Kanpoko paisaiak eta barruko bizipenak uztartzen dira oraingoan, modu zintzo eta helduan. Baina hirien artean milaka kilometro egon arren, sentimenduetan distantzia guztiak motzak dira beti. Horregatik, urrutiko lekuetan idatzitako poemetan hurbileko korapiloak askatzen ditu poetak: bakardadea, maitasuna, jakin-mina, musuak… eta itxaropena.
Pello Biain

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.