Inprimatu E-posta

Gaia: Denbora (137. alea)

Doinua: Goizian goizik jeiki ninduzun



Egutegira begira jarriz

hile berri bat aurkitu,

konturatzeke nire denbora

ez al dit inork bahitu?

Aberats eta pobreenak ere

denak eramaten ditu,

inork ezin du bere gain hartu

ta berak gainditzen gaitu.

Orratz batzuen abiadurak

markatzen digu bizitza,

oraindik inork ez du aurkitu

hori gainditzeko giltza.

Erlojuaren barruan gaude

hauxe da gure baldintza,

hasera berak ematen digu

ta berak du azken hitza.

Tik-tak batetik bestera joanez

inoiz ez dauka etena,

aldiz tartean dagoen hori

agian da ederrena.

Txiki ta eskas, laburra baina

zeurea bakarrik dena,

hartu ta egin motz horretatik

ahalik eta luzeena.

Ainhoa Urretabizkaia

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.