 |
|
0.0 (0) |

Nork idatzia
Otamotz
2008, Maiatza, 19 Bistaratze: 351
Askotan Internet bidez, email batean argazki batzuk bidali nahi izaten ditugu.Tamalez, karpetak emailean artxibo bezala gehitu ezin daitezkeenaz jabetuko ginen, eta argazkiak emailera banaka gehitzea beste erremediorik ez genuen. Hala ere, badago karpetak gehitzeko modu bat. Karpeta .rar formatura konprimitzea. Honetarako, aldez aurretik Winrar programa izan behar dugu instalatua ordenagailuan (http://www.winrar.es/). Behin hau instalatuta, bidali nahi dugun karpetaren gainean eskuineko botoiaz sakatu eta añadir al archivo edo añadir a gure karpeta.rar ematea besterik ez dugu. Sortu digun artxibo (gure karpeta.rar) berri hori bai bidali ahal izango dugula Internet bidez, barnean daraman guztiarekin batera.
Alex Areizaga