Inprimatu E-posta

Zer iritzi duzu alargunen pentsioen auziaz? (137. alea)

Etorkizunean izango duzun pentsioak kezkatzen al zaitu?

emilio_palmero__200.jpg

Emilio Palmero

Pentsionista naiz eta badakit alargunei ordaintzen dieten diru kopurua eskasa dela. Garai batean %48 eta orain pixka bat gehiago: %52. Hil arteko soldata eduki beharko luketela uste dut. Gazteei dagokienez, etorkizunean gerta daitekeena aurreikustea komeni zaiela uste dut. Gainera, geroz eta pentsionista gehiago izango dira.

eva_eta_marisa_cid_200.jpg

Eva eta Marisa Cid

Ez da bidezkoa alargunei soldata erdira jaistea, emakumeek bizitza osoan zehar familia aurrera ateratzeko lan egin dutenean. Kasu bakoitza begiratu beharko litzateke. Batzuen kasuan ez da ezer gertatzen pentsioa erdira jaisteagatik, baina beste batzuentzat tragedia da. Ongizate zerbitzuek alargunei lan egiteko adinean daudenei baino lehen lagundu behar diete.

aintzane_sanz_200.jpg

Aintzane Sanz

Pentsioak oso eskasak direla uste dut. Emakume batzuk, osasunez ondo badaude, lanean hasten dira. Horrek zer edo zer esan nahi du. Politikariek gauza asko agintzen dituzte, baina gutxi bete. Pentsioen igoerak oso txikiak izaten dira.

estibaliz_garcia_de_albeniz_200.jpg

Estibaliz Garcia de Albeniz

Egoera honetan dauden alargunei bi gauza gertatzen zaizkie: batetik gehienek urte asko dituztela eta bestetik soldata murrizten dietela. Adin horrekin zaila da lana aurkitzea edo lana egiteko indarra izatea. Senitartekoek laguntzen ez badute, euren egoera oso larria da. Pentsioak igotzea espero dut.




Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.