Inprimatu E-posta

Igor Susaeta (137. alea)

Igor Susaeta urretxuarrak Ikastolan eta Lizeoan egin zituen oinarrizko ikasketak. Ondoren Leioara joan zen, kazetaritza ikastera. Euskaldunon Egunkarian, Euskadi Irratian eta Garan lan egin ondoren, hiru urte eta erdi daramatza Berria egunkarian. Kirol arloan lan egiten du eta arraun mundua eta txirrindularitza jarraitzen ditu, batez ere. Gainera, Entzun! eta Otamotz aldizkarietan kolaboratzen du. Urola taldean jokatu zuen eta Antzuolako jubenilak entrenatu zituen. Horretaz gain, musika eta zinea oso gustukoak ditu.


Zer izan nahi zenuen umetan?

Futbolaria. 12-13 urterekin kazetaria izan nahi nuen jada.

Aisialdian zer egitea atsegin duzu?

Kontzertuetara joatea, mendira joatea, lagunekin egotea, zinera joatea, lasai egotea...

Bizitzeko toki bat?

Urretxu-Zumarraga. Bestalde, Berlin asko gustatu zitzaidan.

Gustuko arraun taldea?

Zumaia gustukoa dut, jatorrak baitira.

Gustuko txirrindularia?

Lehen Roberto Heras. Oraingoen artean, Davide Rebellin. Izan ere, beti bere tokian dago eta ez du hutsik egiten.

Gustuko musika taldea?

Hemengoen artean Berako Borrokan taldea askotan entzun dut azkenaldian. Kanpokoen artean, Micah P. Hinson, Wilco...

Gustuko abestia?

Ruperren Ene begiek, BAP taldearen Zu, Pearl Jam taldearen Black... Abesti on asko daude.

Nori egingo zenioke gustura elkarrizketa bat?

Euskaldunen artean, Pako Aristiri. Hemendik kanpo, Balkanetako gerra pairatu zuen agure bati.

Nor ez zenuke elkarrizketatuko?

Nagitutako norbaiti.

Ilehoriak ala beltzaranak?

Denak, baina aukeratzekotan beltzaranak.

Egindako azken oparia?

Gutun bat.

Eta jasotakoa?

Zumaiako talasoterapian bainua hartzeko eta afaltzeko txartela.

Data bat?

Santa Isabel eguna.

Neska eta mutil izen bana?

Eider eta Ekaitz.

Zein egunkari irakurtzen duzu?

Lana dela eta, gehienak ikuskatzen ditut. Komunean eta trenean Marca irakurtzen dut.

Gustuko telebista saioa?

Ez dut saio bat bereziki atsegin, baina bat esatekotan, Rescue me telesaila aipatuko dut.

Bereziki gorroto duzuna?

Egi bidean eta Besterik gabe.

Pelikula bat?

Garai batekoen artean, John Ford zuzendariaren El delator. Egungoen artean, Grbavica.

Liburu bat?

Ernesto Sabatoren El tunel.

Soinu bat?

Baxu eta bateriarekin erritmo iradokitzaile edo potenteak.

Usain bat?

Gustukoa den pertsonarena.

Janari bat?

Txipiroiak eta legatza saltsan.

Ura ala...

Ardoa eta garagardoa.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.