Inprimatu E-posta

Eitzako mus txapelketan Manu Garcia eta Aitor Fdez. Telleria txapeldun Ekin



Larunbatean arratsaldeko lauretatik
aurrera Eitzako Jaiei hasiera eman zien XXX. Mus txapelketa ospatu
zen 27 bikoteren partaidetzarekin. Txapelketa bost orduz luzatu zen
eta auzoko tabernetan giro bikaina egon zen arratsalde osoan zehar.








Txapelketa osoan erregulartasun handia
erakutsi ondoren Manu Garcia eta Aitor Fdez. Telleria bikote
zumarragarrak eskuratu zuen garaipena. Miguel Angel Delgado eta
Manuel Bermejo
bigarren postuan sailkatu ziren eta Pauli-Basi eta
Miguel-Iraola hirugarren eta laugarren postuan. Auzoko lehen bikotea
Pauli eta Basik osaturikoa izan zen.



Era berean, Jai Batzordeko kideek sari
banaketa aprobetxatu zuten Luis Irisarri auzotarra omentzeko eta
oroigarri bat eman zioten hainbat urtetan txapelketa antolatzen egin
duen lana eskertzeko.



Eitza Jaietako programa kontsultatu
nahi izanez gero:




 


Erabiltzaileen iruzkinak

Erabiltzaileen zerrenda honekiko iruzkinik ez dago.

 

 
 
Powered by jReviews
 

 eka   Uztaila 2008   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
SVTechie Behavioral Synthesis

Harpidetu

Albisteak e-mailez jasotzeko