Inprimatu E-posta

Zumarragako trikitixa omenduko dute Azkoitiko Martitterin Ekin



Auzo horretako
jaien barruan bihar Urteaga-Oriatarrei omenaldia egingo diete.

 






Asteburu honetan Azkoitiko Martitteri Pentekoste Jaiak ospatzen dira eta
Martitte Jatetxeak antolatutako egitarauaren barruan, Zumarragako Trititixak
omenaldia jasoko du.



Ekitaldia bihar 17:30ean izango da eta Urteaga-Oriatarrei egindako
omenaldian trikitilari ugari izango dira: Astiazaran anaiak eta  Beltran,
Laja eta Mikel, Egurrola aita-semeak, Kupela taldea, Zendoia eta Lutxurdio eta
Felix Iñarramendi eta Joxe Mª Mendizabal.



Egun osoan



Ekitaldia arratsaldean bada ere, egun osoan zehar izango dira protagonista
trikitilariak. 11:30ean hildako trikitilarien omenez meza egingo da eta
14:00etan bazkaria. Trikitilariei omenaldia egiten dieten lehen aldia ez da
aurtengoa, beste urtetan beste trikitilariak omendu dituzte eta. Guztia,
Martitteko  Euxebi Urbietaren arabera  «trikitixa gustuko dugula eta,
sustatzeko». Festak asteartera bitartean luzatuko dira.




 


Erabiltzaileen iruzkinak

Erabiltzaileen zerrenda honekiko iruzkinik ez dago.

 

 
 
Powered by jReviews
 

 eka   Uztaila 2008   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Blog ESL

Harpidetu

Albisteak e-mailez jasotzeko