Larunbat honetan,
Zumarraga-Urretxuko gazteek hainbeste espero zuten eguna dator:
KKinzona eguna! Urteko ezinbesteko zita bihurtu da gure herrietako
gazteentzat KKinzona eguna, eta konfiantza horri erantzunez. Aurten
ere, hainbat sorpresa izango dira egunean zehar.
Egun honetan,
irratiak urtebete egin duela eta aldizkariak jada 5.a beteko duela
ospatuko dugu eta egitarau latza antolatu dugu:
- Goizean:
norberak bere gitarra egingo du poteo txiki batez
lagundurik. - Eguerdian: korto edo laburmetrai berrien
emanaldia - BAZKARIA (tiketak gaztetxean 10 eurotan)
- BERTSO
DESAFIOA: Urretxu VS Zumarraga - Betiko joko zoroak eta lehiaketa
nagusia: Gitarra gabeko punteoen lehiaketa. - Sorpresak....
Ikusten
duzuenez, egun latza izango da. Ezin duzue aukera galdu!!! Tiketak
ostiralerako kenduko dira, beraz mugitu!!
Webgunea: http://www.kkinzona.net/











