Inprimatu E-posta

Urretxuko EA ?zur eta lur? geratu da PSE-EEk egin dion eskaeraren aurrean Ekin

Agiri batean EAk dio Zabaleta ez dela egokiena ekimenak exijitzeko, «ANVrekin izan duen ulermena ikusita».


Aste honetan Urretxu-Zumarragako PSE-EEk egin dituen adierazpenen
parera irten da Eusko Alkartasuna, eta «zur eta lur» geratu dela dio.
Gemma Zabaleta Urretxuko PSEren zinegotziak EAri eskatu zion ANVk
gobernatzen duen udalean mozio etikoan lidertza har zezala, bigarren
indarra den heinean; EAren Urretxuko Batzorde Eragileak erantzun dio ez
dela Zabaleta «pertsona egokiena» horrelako eskaririk egiteko.



EAk kaleratutako bost puntuko adierazpenean, zera dio
laugarrenean: «Gemma Zabaleta ez da pertsonarik egokiena EAri
exijitzeko noiz bultzatu behar dituen ekimenak, kontuan hartuta,
gainera, legealdi honetan ANVrekin izan duen elkar ulermena. Are
gehiago Isaias Carrascoren erailketaren aurkako kontzentrazio egunean
alkatetzarekin adostasun batera iristen saiatu zenean, kondena hitza erabili beharrean gaitzespen elea proposatu zionean».




PSE-EEren adierazpenen desegokitasuna, bestetik, EA eta Alderdi
Sozialista «hizketan hasiak» zirenean etortzea ere deitoratu du.
«Horrelako egoeren benetako helburua batzuek besteen aurrean merituak egitea besterik ez da. Bozeramaile sozialistak [Zabaleta] Urretxuko Udalean egin duen ibilbidea guztiz desegin nahi du».




Indarkeria gaitzesteko asmoa




Eusko Alkartasunak, hala ere, ez dio uko egin PSE-EEren
eskakizunari; etikaren inguruan gutxieneko adostasuna behar dela, eta
indarkeriaren gaitzespena bultzatzeko konpromisoa hartu duela
jakinarazi du, eta gainontzeko alderdiekin dituen harremanak sendotuko
ditu. Giza eskubide guztiak pertsona guztientzat nahi ditu.



«Urretxuko Udalak indarkeriaren kontra dagoela behin eta
berriz azpimarratzea ontzat jotzen dugu». Carrascoren hilketagatik
martxoaren 10ean udal bozeramaileen batzordean jorratu zen gaitzespena
ez zutela alkateak eta ANVren ordezkariak onartu deitoratu du EAk.
ETAren ekintzak salatu ditu, eta ANVri «indarkeriaren aurkako jarrera
tinkoa» adierazteko eskatu dio.



«Urretxu geldirik dago»




«Nazka-nazka eginda dagoen euskal gizartean ETAk berriro ere
izua eta ikara zabaldu du», adierazi du EAk, «armak uzteko azken
oihuari muzin eginez». Horrez gain, Urretxu «erabat geldirik»
dagoela-eta kezka agertu du. «Duela zazpi hilabete arau subsidiarioak
gelditu ondoren, hartutako konpromisoei ez die eutsi alkateak».
Aurrekonturik, proiekturik eta ekimen sinesgarririk gabe ikusi du EAk
herria, eta hori iraultzeko «konpromisoa» hartuko duela eta udal
politika «berpizteko gonbitea» egin die alderdiei.



--> Urretxuko EAren idatzia, oso osorik



Erabiltzaileen iruzkinak

Erabiltzaileen zerrenda honekiko iruzkinik ez dago.

 

 
 
Powered by jReviews
 

 eka   Uztaila 2008   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
VC Funding ESL

Harpidetu

Albisteak e-mailez jasotzeko