Tirri Tarra taldearekin batera Goiargi abesbatza eta Sotto Voce orkestra izango dira emanaldian.
Tirri Tarra fanfarreak Luz Negra/Argi Beltz bere bigarrengo
diskoan oinarritzen den kontzertua eskainiko du larunbatean, Goiargi
abesbatzak eta Sotto Voce orkestrak lagunduta, Zelai Arizti parkearen
estreinaldian. Tirri Tarraren konpositorea den Sergio Zurutuzaren hiru
lan berri ere estreinatuko dituzte, euren indarra eta sentiberatasuna
lehen aldiz entzuteko eskainiz.
Goiargi abesbatzak aurten 25 urte betetzen ditu, eta urtean
zehar egingo dituzten beste ekitaldiekin batera emanaldi berezi hori
dute urtemuga ospatzeko aukera berezitzat. 25 urteetan kontzertu mordoa
eskaini ditu han eta hemen Urretxu-Zumarragako abesbatzak, eta ibilbide
luzea du egina musikaren munduan.
Emanaldia «erronka berezia» izan da Goiargirentzat, Tirri
Tarrak aurkeztu dion musika berria eta desberdina delako
abesbatzarentzat; baina «ausart eta gogotsu» heldu diote proposamenari,
haien esanetan.
Harremana
Bi taldeen artean harreman polita sortu da musikaren bitartez.
«Hori helarazi nahi diegu Zumarragako ikus-entzuleei datorren
larunbatean, Sotto Voce orkestrarekin batera».
Ehun pertsona izango dira oholtzan, «kontzertu erakargarria, indartsua eta sentimenduz betea» emateko.
Erabiltzaileen iruzkinak
Erabiltzaileen zerrenda honekiko iruzkinik ez dago.