Inprimatu E-posta

Prest da I?aki Beitiaren Omenezko Mendi Martxa

Maiatzaren 11n, Urretxu-Zumarragan ospatuko dugun Iñaki Beitiaren omenezko XII. mendi-martxaren berri eman nahi dizuegu. Aurten XII. edizioa bete behar dugu, eta ibilbideei dagokionez, mendizalearentzat ibilbide berriak ekarriko ditugu.
IBILBIDE LUZEAri dagokionez, goizeko 6:00etan emango zaio hasiera eta 54.4 kilometroko ibilbidean zehar, eta 2.800 metroko metatutako desnibelean, ondorengo tokietatik pasatuko da: Areizaga-Kalebarren enparantza, Legazpirako bidegorria - Lekuona baserria, Atagoiti baserria, AZTIRIA AUZOA (anoa-postua), Santamarina gaina, OTAÑU (838 m - kontrola), Larrosain, Aizpitako labeak, Mantxola baserria, Tellerine nekazal turismo etxea, Barnaola baserria, trenbide zaharra, Landarregi baserria, GABIRIA (anoa-postua eta kontrola), Arretxemendi baserria, Ezkio-Itsasoko udaletxea, Ezkio, Atxurzaga lepoa, Lizarretako txabola, IZAZPI (972 m - kontrola). PAGOTXOETA lepoa (anoa), Pagolako lepoa (hemen bat egingo ibilbide laburrarekin), Samiñoko tontorra (932 m - kontrola), Oleta lepoa, AIZPURUTXO (anoa-postua eta kontrola), Artetxe baserria, Baztarrina baserriaren inguruak, TREKUTZ LEPOA (anoa). Zazpi puntak, Irimoko gurutze-tontorra (886 m - kontrola), Lizarriturri, Santa Barbara eta buelta AREIZAGA – KALEBARREN enparantzara (anoa).

IBILBIDE LABURRAri dagokionez, irteera goizeko 8:00ak eta 8:30ak artean emango zaio eta ibilbideak Pagolako lepora bitarteko, ondoko ibilbidea jarraituko du: Areizaga-Kalebarren enparantza, bidegorria, Etxeberri auzoa, Igaraberri baserria, Leturi baserria, Kortaberri baserriaren inguruak, Pagolako lepoa. Hortik aurrera bi ibilbideek bat egingo dute amaieraraino. Honen luzerari dagokionez, 24.5 kilometrokoa da eta 1.300 metroko metatutako desnibela du.

 Aurtengo edizioan sartu ditugun BERRIKUNTZAK honakook dira, alde batetik antolakuntza aldetik ibilbide laburrerako, irteera mailakatua egiterik izango dela, hau da, mendizaleek 8:00ak eta 8:30ak artean irteterik izango dutela, eta bestalde, ibilbideei dagokienez, ibilbide luzean Mutiloa eta Zeraingo lurretatik ibiliko garela (Aizpita eta Mantxola baserria ezagutuko ditugu), eta laburrean Leturiaerdi baserritik gorako Pagola leporako bide bidea ezagutuko dugula. Informazio gehiago nahi izango bazenute, http://www.beitia.org webgunean jarri dugun fitxa teknikoa bisita dezakezue.

Izenemateei dagokienez, bihar ostiralean irekiko da goizeko 9:00etan izen-emateak internetez egiteko aukera. Bi herriotako polikiroldegietan zein Ostadar Mendi Taldean, datorren astelehenetik aurrera osatu ahal izango dira izenemateak.

Informazio gehiago eta izen ematea:

--> Iñaki Beitia mendi martxaren webgunea

--> Pasa den urteko ibilbide motzaren argazkiak. Jose Luis Garmendiaren eskutik.


Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Izenemateak noiz eta nola...

Kaixo,



Izenemateak Internetez (webgunean datuak utziz) bihar ostiral goizetik aurrera, eta datorren astelehenetik aurrera, bi herriotako polikiroldegietan eta Ostadar Mendi Taldearen egoitzan ahal izango dira. Parte hartu nahi duzuen mendizale eta martxazale guztiei zera eskatu nahi dizuegu, ez uztea izena ematea azken egunerako eta antolaketa lanak errazteko, egun batzuk lehenago egitea.



Besterik gabe, ongi etorri prestatu dugun mendi-martxa honen edizio berri honetara.



Beitia Mendi-martxaren antolatzaileok

http://www.beitia.org
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Jonmikel
2008, Apirila, 24
 
 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
SVTechie Technology