Inprimatu E-posta
Albisteak Politika PSE-EEk "mozio etikoa" aurkezteko ekimena hartu dezala eskatu dio EAri
 

PSE-EEk "mozio etikoa" aurkezteko ekimena hartu dezala eskatu dio EAri

Urretxuko Udalean bigarren indarra den EAk aurkeztuko ez balu, PSE-EE berak hartuko luke ardura Gema Zabaleta PSE-EEko zinegotziak gaur adierazi duenez, Urretxun ere "mozio etikoa" bultzatuko dute. Aurrena, bigarren indarra den EAri eskatuko diote mozioa bultzatzeko. Horretarako, EArekin hartu-emanak hasi dituztela azaldu du. EAk mozioa aurkeztuko ez balu, PSE-EE berak hartuko luke ekimena.

Zabaletak azaldu duenez, orain arte "udal politika posible egiteko espazioa bat" sortzen saiatu dira, "baina sortu dugun espazio hori zapuztu egin du ETAren estrategiak". Hau dela eta, "mozio etikoa" deitu dutena bultzatzeko konpromisoa hartu du PSEko eledunak. EAE-ANVri berriz, "politikaren aldeko apustua egin dezatela" eskatu dio.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews
 

Azken iragarkiak

 ira   Urria 2008   aza

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
ASIC ESL

Aranburu Amilleta harategia

Image