Kultur batzordeak Urretxuko tabernen eta Lekaioren laguntzarekin
antolatzen duen Hordago Txikira zikloak bere hirugarren proposamena
aurkeztuko du gaur.
Biak ala biak, eskarmentu handiko musikariak dira eta gai honi buruz hitz egiteko egokiak ez direnik ezin dugu ukatu.
Biak aski ezagunak ditugu musika
munduan. Mikel Markez 1988 udan hasi zen jendaurrean kantatzen eta
Euskal Herriko txoko gehienetan abestu du. Bai zuzenean bai diskoetan
euskal musikari askorekin kolaboratu izan du: Tapia eta Leturia, Kepa
Junkera, Sanchís y Jocano, Alaitz eta Maider…
Josu Zabala
Hertzainak taldean gertutik ezagutu eta bizi izan zuen Josu Zabala
musikariak 80ko urteetako euskal musika. Hauxe izango da, hain zuzen
ere, Josu Zabalak eta Mikel Markezek hitzaldi honetan jorratuko duen
gaia: orduko gizartearen eta gazteriaren kezkak, gizarte mugimenduen
sorrera eta urte haietako musikaren bilakaera.
Azken urteetan Josu
Zabalak Hertzainak taldearen sorreran parte hartzeaz gain beste
hainbat proiektu musikaletan ere hartu du parte (Zazpi Eskale, Gu ta
gutarrak…). Zer nolako etorkizuna izango du gure euskal musikak?
Beraien iritziak jasoko ditugu bertan.
Oraingo honetan, Mikel Markez eta
Josu Zabala izango dira protagonistak ostegunean eskainiko duten
saioan. Bi musikariek euskal musikaren urteetako garapenari buruz hitz
egingo dute, orduko gizartearen eta gazteriaren kezkak, gizarte
mugimenduen sorrera izango dute ardatz. Biek, moderatzaile moduan Gorka
Erostarbe izango dute lagun.
- Ordua: 22:00
- Lekua: Laket taberna (Urretxu)










