Aho bidezko kosmetika, betiko azaleko tratamenduen osagarri gisa erabiltzeko sortu da.
Kremek, lozioek... kanpotik barnera egiten dute beren efektua eta zaila izaten da dermisaren barneko geruzetara heltzea. Hau dela eta, kosmetika eta nutrizioa elkartu egin dira tratamendu iraultzaile hau sortzeko. Nutrikosmetiko hauek printzipio aktibo naturalez osatuak daude eta ez dute inolako kalterik eragiten kasu berezietan izan ezik (haurdun dauden emakumeak, edoskitzaroan daudenak edo osagai bati alergiaren bat diotenak). Barnetik kanporantz eragiten dute, hau dela eta emaitza ezin hobeak lortzen ari dira. Efektuak berehala nabari dira baina gutxienez 2-3 hilabetez jarraian hartzea gomendatzen da. Beti pilulak elikagaiekin hartu behar dira xurgapen egokia ziurtatzeko. Mota askotako pilulak daude, azalaren hidratazioa, irmotasuna eta dentsitatea hobetzen dutenak, beltzaran jartzen lagundu eta eguzkiak eragiten dituen mantxak eta alergiak gutxitzen laguntzen dutenak, ilearen erorketa geldiarazten dutenak, zelulitisaren aurka egiten dutenak...









