Inprimatu E-posta

Irina Palm (136.alea)

Irina Palm katalogatzea ez da batere erraza, drama arina, tragikomedia, komedia beltza… eta beharbada hoberena ez saiatzea da.
Batzuk Full Monty-ekin antzekotasunak aurkitu dizkiote, baina hark komediarantz askoz gehiago jotzen du eta Irina-k, ordea, drama soziala, komedia eta amodioa nahasten ditu. Filmaren bilakaera pertsonaien deskribapen zorrotzean oinarritzen da. Alde batetik protagonista den emakumearen erreakzioetan eta bestetik, eta batez ere, bere ingurukoenetan. Argumentuaren bilakaera begien bistakoa bada ere, horrek ez dio batere meriturik kentzen. Irina Palm-en indarra, pertsonaia nagusiaren bilakaeran eta mantentzen duen maitasun istorio zoragarrian (filmaren gai nagusi bihurtu gabe, beti ezkutuan mantenduz) baitago. Ostiralean, Zelai Ariztin.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews