Inprimatu E-posta

Karmele Jaio: Zu bezain ahul (136.alea)

Hamabost zauri irakurri ondoren, ezinezkoa egin zait Zu bezain ahul liburua eskuetan ez hartzea. Karmele Jaio itzala uzten duten idazle horietakoa dugu.
Gasteiztar honen inspirazio iturria bizitza bera da. Hirugarren honek berezitasuna badu, istorio gehienak bigarren pertsonan idatziak direla da; zure kontzientziari zerbait esan nahiko balio bezala. Eta guztien artean lotura sendo bat: giza harremana. Beti dago bigarren aukera bat. Nahiz eta askotan zuk zeuk galdu bigarren aukera hori izateko aukera. Jakin badakizu, gizakia ahula dela. Eta ahulezia horretaz irakasteko modu bat izan daiteke liburua. Zu bezain ahul. Aukera duzu, 15 istorioetan ez bada, bakarren batean behintzat zeresana izateko. Ez zaitu mutu utziko. Ez izan beldur. Ez izan ahul.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews