Inprimatu E-posta

Garapen jasangarria Vs. eguneroko ohiturak (136.alea)

Gazteak oso aurrerakoiak gara, heziketa egokia jaso dugu eta erabat kontzientziatuta gaude gure ingurumenarekin; baina gure ohiturak ez direla hain jatorrak iruditzen zait.

Gure aitona-amonek gutxiago kontsumitzen zuten, bizimodua ere halakoa izan zutelako, baina egia esan gure behar materialen erdiak ere ez zituzten. Gure belaunaldikoak ogia, fruta edota arraina erostera poltsarik gabe joaten gara, baina gure etxekoek kanpazoa edo ogiaren telazko poltsa beti izan dute aldamenean. Guk, ordea, dendan ematen diguten plastikozko zorroa eta papera ondo jaso eta birziklatzera botatzen dugu, eta gainera kontzientzia ekologikoa puri-purian jartzen zaigu. Higienearen izenean kleenex-ak erabiltzen ditugu mukizapien ordez, umeentzako paperezko pardelak garai bateko gasazkoen ordez edota festetan plastikozko edalontziak erabiltzen ditugu eguneroko kristalezkoen ordez. Gero eta higienikoagoak baikara!!! Duela gutxi etxeko DVDa hondatu zaigu eta bigarren bat ekarri dugu konpontzea garestiago irteten zaigulako. Ez al dugu dena usar y tirar lelopean erabiltzen? Duela ez askora arte luze irauten zuten gauzek kalitatea frogatzen zuten. Kotxe batek 20 urte iraun zitzakeen, egun ez da segurua eta askorentzat estetikoki eta jendearen aurrean ez da jasangarria. Gure bizimoduak ez dakit nora eramango gaituen baina garapen jasangarri eraginkor bati ekiteko agian atzera begira hasi beharko ez ote dugun susmoa daukat.




Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews