Inprimatu E-posta

Ahotsak.com, ahozko ondarea sarean

Orain dela urte batzuk sortu bazen ere, ostegunean aurkeztu zuten. Bertan Euskal Herriko ahozko ondarea aurki daiteke. Herrietan euskaraz nola egiten zen (oraindik gutxi batzuk hitz egiten badute ere) entzun dezakegu.

Zumarraga eta Urretxuko aho ondareak ere badaude. Oraindik digitalizatu gabe badaude ere (edo sareratu gabe) ikus daiteke ze pertsonei egin dizkieten elkarrizketak. Gaiez sailkatuak agertzen dira. Honela gizartea, baserria, ekonomia eta abarretan kategorizatu dituzte elkarrizketak. Elkarrizketatuen datuak ere ageri dira. Hortaz euskararen ondare bat bildu ez ezik, antropologi mailan ere sekulako balioa dute.

Gure herriotako elkarrizketak Xabier Lasak egin ditu eta "Urretxu eta Zumarragako euskara" libururako baliatu zituen. Zumarragan 24 izan dira elkarrizketatuak eta Urretxun aldiz 21. Ahotsak webgunean ez daude oraindik jarriak baina Otamotz.com-en elkarrizketa horiek entzun daitezke GIDAko "Urretxu eta Zumarragako euskara" liburu digitalean sartu ezkero.

Sar zaitezte eta entzun momentu honetan sarean dauden elkarrizketak. Konparatu gure herriko euskararekin eta gozatu orain dela urte dezente gure zaharrak nola bizi ziren entzunaz.

Informazio gehiago:

--> Sustatun agertutako albistea.

--> Ahotsak.com webgunea

--> Otamotz.com-en agertutako albistea

Erabiltzaileen iritziak

2 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Zuzenketa txiki bat

Oso ekimen interesgarria da bai, baina zuzenketa txiki bat egin nahi nuke. Hor ageri diren grabazio guztiak ez ditut nik egin, beste norbaiten lanak jaso dituztela esango nuke. Dena dela, hasiera besterik ez dadila izan! Inork aukerarik badu, bideoa zein audioa erabiliz graba ditzala elkarrizketa, pasarte eta halakoak; belaunaldi aldaketa honek galtzak bete aberastasun eramango du eta.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea xabi lasa
2008, Apirila, 19
 
 

Bikaina egitasmoa

Atzo Euskadi Irratian Mikel Aramendiri entzun nion lan honi esker 100 urte barru dokumentu horiek "fresko freskoak" izango direla eta orain 100 urtekoek ez bezala hitz horiek aurpegi (argazki) edota egoera bati (bideo) atxekita sartuko zaizkigula. Zorionak Badihardugu elkarteari! Bejondeizuela!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Sebas
2008, Apirila, 19
 
 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Blog High Level Synthesis