Inprimatu E-posta

Hemen da GR-16: Orereta vs Zumarraga-Urretxu, ostiralean Oreretan Ekin






Gau hasiko du Zumarraga -
Urretxuko bertso eskolak GR-16 ekimenean bere aurtengo ibilbidea.
Lehenengo saioa, Oreretako Arkaitza tabernan jokatuko dute gure
ordezkariek, bertako taldearen aurka. Hemendik uztaila bitartean,
saio ugari jokatuko dituzte, Orereta, Lesaka eta Orioren aurka,
hurrengo faserako txartelaren bila.





Iaz hartu zuen lehenengo aldiz parte
gure bi herriotako bertso eskolak GR (orduan GR-12, hamabi herrik
hartu baitzuten parte) delako ekimenean. Aurten 16 herrik hartuko
dute parte, eta hortik dator GR-16 izena. Ekimen honetan Gipuzkoako
herriek hartzen dute parte nagusiki, baina bada beste probintzietako
herririk ere (Lesaka, Hendaia, Mallabia eta Gasteiz, hain zuzen).
Herriarteko txapelketa da GR-16, baina zenbait berezitasun dituena:
txapelketa formalagoetan egiten denaren kontra, entzuleak izan ohi
dira epaile, saioan adiskidetasun giro hori nagusitzen delarik.



Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak
aurkari gogorrak izango ditu aurten parez-pare: Orio (iaztik ezagun
dugun taldea), Orereta (maila handiko hainbat bertsolariren kabi) eta
Lesaka (talde honetan kantatuko du, besteak beste, Nafarroako txapela
janztea zer den badakiten bertsolari bat baino gehiagok). Ez da
erraza izango, beraz, hurrengo faserako sailkatzea, baina gure
ordezkariek duten guztia emango dute ahalik eta irudi hoberena
azaleratu asmoz.



Esan bezala, gaur izango
dute estraineko saioa, Oreretako taldearen aurka. Oreretako taldetik,
Ion Ansa, Aitor Albistur eta Aritz Casabal bertsolariek kantatuko
dute eta Zumarraga-Urretxuko taldetik, azken orduko aldaketarik ez
badago, Manex Mantxola, Antton Fernandez eta Gorka Azkaratek.
Iluntzeko 9etan bilduko dira afaritara Arkaitza tabernan eta gaueko
11ak aldean
emango zaio saioari hasera. Larunbatean edo beranduenera
igandean, webgune honetan bertan izango duzue saio horretan
gertatutako guztiaren berri, ohiko argazki eta bideo grabazioez gain.
Zorte on!





 



GR-16 2008 - Multzoen banaketa
















gr_16_orereta_zubertsotan_200




































































A taldea Lesaka
A taldea Orereta
A taldea Orio
A taldea Zumarraga-Urretxu
B taldea Goierri
B taldea Hendaia
B taldea Hernani
B taldea Oiartzun
D taldea Gasteiz
D taldea Mallabia
D taldea Oñati
D taldea Zumaia
E taldea Azpeitia
E taldea Lasarte
E taldea Zarautz
E taldea Zestoa










Informazio gehiago (Gipuzkoako Bertso Eskolen eguna, bertso eskolakoak goenkalen, ...) eta eguneratua: www.zubertsotan.net






Erabiltzaileen iruzkinak

Erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Saioa bertan behera geratu da

Oreretako saioa bertan behera geratu da, ustez kale borrokan parte hartu izanaren aitzakian bart atxilotu dituztenen artean Gorka Etxeberria "Kaskeiro" dago, Oreretako bertso eskolakoa eta GR-n parte hartu izan duena (aurten ere parte hartzekoa zena, uste dut). Oreretako bertso eskolakoek erabaki dute saioa bertan behera uztea.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Gorka Azkarate
2008-04-18
 
 
 
Powered by jReviews
 

 eka   Uztaila 2008   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
SVTechie Technology

Harpidetu

Albisteak e-mailez jasotzeko