Inprimatu E-posta

Hemen da GR-16: Orereta vs Zumarraga-Urretxu, ostiralean Oreretan


Gau hasiko du Zumarraga - Urretxuko bertso eskolak GR-16 ekimenean bere aurtengo ibilbidea. Lehenengo saioa, Oreretako Arkaitza tabernan jokatuko dute gure ordezkariek, bertako taldearen aurka. Hemendik uztaila bitartean, saio ugari jokatuko dituzte, Orereta, Lesaka eta Orioren aurka, hurrengo faserako txartelaren bila.

Iaz hartu zuen lehenengo aldiz parte gure bi herriotako bertso eskolak GR (orduan GR-12, hamabi herrik hartu baitzuten parte) delako ekimenean. Aurten 16 herrik hartuko dute parte, eta hortik dator GR-16 izena. Ekimen honetan Gipuzkoako herriek hartzen dute parte nagusiki, baina bada beste probintzietako herririk ere (Lesaka, Hendaia, Mallabia eta Gasteiz, hain zuzen). Herriarteko txapelketa da GR-16, baina zenbait berezitasun dituena: txapelketa formalagoetan egiten denaren kontra, entzuleak izan ohi dira epaile, saioan adiskidetasun giro hori nagusitzen delarik.

Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak aurkari gogorrak izango ditu aurten parez-pare: Orio (iaztik ezagun dugun taldea), Orereta (maila handiko hainbat bertsolariren kabi) eta Lesaka (talde honetan kantatuko du, besteak beste, Nafarroako txapela janztea zer den badakiten bertsolari bat baino gehiagok). Ez da erraza izango, beraz, hurrengo faserako sailkatzea, baina gure ordezkariek duten guztia emango dute ahalik eta irudi hoberena azaleratu asmoz.

Esan bezala, gaur izango dute estraineko saioa, Oreretako taldearen aurka. Oreretako taldetik, Ion Ansa, Aitor Albistur eta Aritz Casabal bertsolariek kantatuko dute eta Zumarraga-Urretxuko taldetik, azken orduko aldaketarik ez badago, Manex Mantxola, Antton Fernandez eta Gorka Azkaratek. Iluntzeko 9etan bilduko dira afaritara Arkaitza tabernan eta gaueko 11ak aldean emango zaio saioari hasera. Larunbatean edo beranduenera igandean, webgune honetan bertan izango duzue saio horretan gertatutako guztiaren berri, ohiko argazki eta bideo grabazioez gain. Zorte on!


 

GR-16 2008 - Multzoen banaketa


gr_16_orereta_zubertsotan_200
A taldea Lesaka
A taldea Orereta
A taldea Orio
A taldea Zumarraga-Urretxu
B taldea Goierri
B taldea Hendaia
B taldea Hernani
B taldea Oiartzun
D taldea Gasteiz
D taldea Mallabia
D taldea Oñati
D taldea Zumaia
E taldea Azpeitia
E taldea Lasarte
E taldea Zarautz
E taldea Zestoa


Informazio gehiago (Gipuzkoako Bertso Eskolen eguna, bertso eskolakoak goenkalen, ...) eta eguneratua: www.zubertsotan.net



Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Saioa bertan behera geratu da

Oreretako saioa bertan behera geratu da, ustez kale borrokan parte hartu izanaren aitzakian bart atxilotu dituztenen artean Gorka Etxeberria "Kaskeiro" dago, Oreretako bertso eskolakoa eta GR-n parte hartu izan duena (aurten ere parte hartzekoa zena, uste dut). Oreretako bertso eskolakoek erabaki dute saioa bertan behera uztea.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Gorka Azkarate
2008, Apirila, 18
 
 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
VLSI High Level Synthesis