Inprimatu E-posta

Antigua 1908-2008

Atzo, igandean, Anton Arbulu Zumarragako alkateak Goierriko Hitzan argitaratutako gutuna ekarri nahi izan dugu hona.

Antigua, 1908-2008

Hemendik egun gutxira Gipuzkoako familia nazionalistak EAJren lehen Gipuzko Buru Batzarraren eraketa ospatuko du Zumarragan. 1908ko apirilaren 25ean, Pazko bigarren egun batez, tokiko 400 batzarkide gaur egun desagertuta dagoen Antioko seroraren etxeko egongelan bildu ziren, eta lehenengo presidente Irungo Ignacio de Lardizabal aukeratu zuten.

Herri anitz eta konplexu honetan, hainbat alditan esan den bezala, denek dugu aitona karlista bat eta beste bat liberala. Ezin dugu horrelako ekitaldi batetik urruti eta kanpo sentitu, are gehiago gure herria eszenatoki izan zuenean.

Erraz imajina daiteke, oraindik ere berri baina poliki-poliki herritarrengan sendotzen zihoazen ideia batzuekin identifikatzen ziren gizonen talde hark Belokirantz eramango zuen ilusioa. Kroniken arabera eguna hotza eta euritsua esnatu zen, neguko eguna, baina kemena erabat piztu zela Antioko elizan Perosiren meza kantatu eta bi tolosar, Isaac Lopez de Mendizabal armonioan eta Jose de Izagirre kantari, Ama Birjinari horrela hasten zen zortziko zoragarri bat eskaini ziotenean: «Ama Neskutzari/Zure goi goikotikan/ zaude zu begira/ etorri gera denok/ Beloqui mendira».

Ehun urte geroago, apirilaren 25eko efemerideak, gure iraganaldiaren sinbolo integratzaile bezala Antioren garrantzia agerian jartzen du, baita eguneroko babesleku eta erreferentzia modura ere, eta guztien itxaropen kolektiboren proiekzio bezala.

Anton Arbulu (Zumarragako alkatea)

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
ASIC High Level Synthesis