Inprimatu E-posta
 

Hordago Txikira egitasmoak ikuskizun ugari ekarriko ditu Pil-pilean

Formatu txikiko ikuskizunek osatuko dute egitaraua; ostegunetan egingo dituzte Urretxuko tabernetan.

Hordago Txikira egitasmo berria aurkeztu dute Urretxun, formatu txikiko askotariko ikuskizunak herriko tabernetan aurkezteko helburua duena, euskara, aisialdia eta gazteria uztartuz.
«Ez dugu ezer berririk asmatu, Urretxuko Gaztelekua eta Intrepid Fox taberna erreferentzia dira horrelako ikuskizunak antolatzerakoan», aipatu du aurkezpenean Urretxuko Udaleko kultura zinegotzi Gorka Garmendiak.
Kostuaren %75 Udalak finantzatuko du, eta tabernariek hartuko dute euren gain gastuaren gainerako zatia. Baliabide eta promozioa Udalaren esku geratu dira.

Tabernak eta aisialdia
Tabernak aisialdi guneak direla aprobetxatuz, tabernetatik bidera daitekeen kultur eskaintza bultzatu nahi izan dute, Garmendiak gehitu duenez, beti ere urretxuarrengan aisialdian euskara sustatzea kontuan izanda.
«Lekaio kultur elkarteak bazuen formatu txikiko ikuskizunak ekartzeko proiektu bat; haiena eta Udalarena uztartu ditugu, kointzidentzia bat egon da». Egitaraua egiteko Lekaioren aholkularitza izan du Udalak.

Egitasmoa pizgarri gisa
Hordago Txikira egitasmoa pizgarri modura ikusten dute Kultura Batzordean. Horrelako egitasmoak antolatzeko zein beste gune egon daitezkeen pentsatzeko batetik. «Hasiera ere izan daiteke euskararen gaiari dagokionez, ostalaritzaren sektorea gehitzeko aukera eman diezagukeelako».  

 

Egitaraua


  • Apirilak 10. Joseba Irazoki abeslari eta bakarlaria, Osaba tabernan.
  • Apirilak 24. Belen Azkarate ipuin kontalari eta musikaria, Zona Zeron.
  • Maiatzak 8. Mikel Markez eta Josu Zabala, mahai-ingurua: Euskal musikaren bilakaera. Laketen.
  • Maiatzak 22. Jone abeslaria, Intrepid Fox tabernan.
  • Ekainak 5. Txus Aranburu eta Mikel Perurena, musika eta poesia: Edanasearte. Zuhaizti tabernan.
  • Ekainak 19. Ander Eizagirre: Euskal Herriko txokoak diaporama. Motz tabernan.
  • Irailak 11. Arriola ahizpak + Kpañia, Eire tabernan.
  • Urriak 9. Eriz magoa, Eguzkia tabernan.
  • Urriak 23. Helduentzako txotxongiloak (taldea zehaztu gabe). Gaztelekun.
  • Azaroak 13. Urko Menaia musikari eta kantaria, Florida tabernan.
  • Azaroak 27. Oihulari Klown, ipuin kontalariak eta musika, Krak tabernan.
  • Abenduak 18. Xamber eskualdeko musikari taldea, Fer's tabernan.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 

Parte hartzeko arauak



 

Bidali oporretako argazkiak

Eztabaidagunea

prezioak oporrak krisia ekonomia

Azken iragarkiak

 abu   Iraila 2008   urr

AlArAzOgOrLrIg
  1  2  3  4  5  6  7
  8  91011121314
15161718192021
22232425262728
2930 
ASIC Technology

Aranburu Amilleta harategia

Image