Inprimatu E-posta

MPGE streamclip (135.alea)

MPEG streamclip, bideo dokumentuak (bideoak) formatuz modu erraz batean aldatzeko aukera ematen digun programa da.
Bideo formatuek arazo asko eman ohi dizkigute, eta askotan zerbait ikusi ezinda izaten gara gure ordenagailuko erreproduzitzaileek ez dituztelako bideo horien formatuak ulertzen. Horrela, askotan izan gara bideo bat formatuz aldatu nahian (.avi-ra edo .mpeg-ra pasatzeko adibidez) eta ezin eginik. MPEG streamclip programarekin, arazo hau konpondu ahal izango dugu, eta oso modu errazean gainera. Http://www.squared5.com/ helbidetik jaitsi dezakegu doan, eta bai Windowserako eta bai Macintosherako bertsioen artean aukeratu ahal izango dugu. Ingelesez badago ere, oinarrizko funtzioak ditu, eta hizkuntza ez da arazoa erabiltzerako orduan.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews