Inprimatu E-posta

Inoren ero ni: Gronholm (135.alea)

2003an BAP!!eko hiru kidek eta gitarrista batek Inoren ero ni taldea osatu zuten. 2004an Inoren ero ni diska kaleratu zuten.
Eneko Abrego Okene Abrego da orain. Berriro ere hitzekin jolasean. Atzekoz aurrera irakurtzea gustuko zaio nonbait. Drakek Mariano Hurtadori (El hombre burbuja taldeko kidea) pasa dio baxua. Ezkutuko lege bat hautsiz, bost kantuz osaturiko lana kaleratu dute. Eta biniloan ere plazaratu dute. Interneten dute salgai. Prentsaurrekorik ez. Garai berriak, bide berriak, Bidehutsen eskutik. Bidea osatzen ari da. Xabier Montoia, Gorka Setien eta Borjaren (gitarra jotzailea) hitz mutuak —harribitxia azken honen Tarantela poema— kantu ozen egin ditu Okenek. Erritmoen jolasa. Rock gordina izpiritu beltzez jantzia.

Erabiltzaileen iritziak

Ez dago erabiltzaileen iritzirik.

 

 
 
Powered by jReviews