Inprimatu E-posta

Hamalautik zortzik asmatu dute

Bertso jorran” lehiaketan, gure lehen lehiaketan, 14 pertsonak bidali dizkigute oinak txukun txukun beteak.

Eta horietako 8k Uxue Alberdiren bertsoen errimak bete betean asmatu dituzte. Egia esan, ez da lan erraza izan, aukeratzeko emandako hitz zerrenda agian luzeegia zelako. Beno, ba hori da nahi duguna, zuek baloratzea ea merezi izan duen, zerbait aldatzeko proposamenen bat bazenute bota lasai.


Bihar, martxoak 15, larunbata, Gaztelekun egingo den finalaren ondoren honako hauen artean bi sari eder zozketatuko ditugu, eta bertan han egonez gero, jaso egingo dute eta, bestela, etxera bidali edo jasotzeko hitzordua jarriko dugu.

  1. Antton
  2. Edurne (Andoaingoa)
  3. Gorka Quevedo
  4. Juanjo
  5. Maialen
  6. Oier Perez
  7. Jeni
  8. Jexux Mari


Orain gozatu bertsoez, bertso osoez, eta gogoratu, zuen kritika, iritzi eta iradokizunen zain gauzkazuela!




Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Txalo bero bat asmatu duten zortziei...

...eta baita hankasartzeren bat egin duten beste seiei ere. Egia esan ez zen lan erraza, baina nik uste era honetako lehiaketek giroa berotzen laguntzen dutela.



Entzun dudanez, bihar Gaztelekun zozketatuko diren sariak ederrak dira oso. Zorte on zozketan parte hartzeko txartela lortu duzuenoi!!
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Gorka Azkarate
2008, Martxoa, 14
 
 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
VC Funding Resources