Inprimatu E-posta

Abelbideko bigarren etapa egingo du Goierri elkarteak Ekin

Goierri kirol elkartearen mendi sailak datorren iganderako GR-9
Probintzietako Errege bidea edo Zezenen Abelbidea (Noain-Azpeitia)
delakoaren bigarren etapa antolatu du.


Lau etapatan osatzeko asmoa dute ibilbidea, eta bigarren etapa izango
da igandekoa, honakoa: Muskitz, Oskotz, Etxaleku, Aldatz igaro eta
Gorritin amaitu. Txangoaren iraupena sei ordu eta erdikoa izango da,
eta irteeraren eremuko mapa, argazkiak, profilak eta izena emateko
orria Goierrin daude. Irteera goizeko zazpietan izango da.



Informazio gehiago: Goierri elkartea (mendi saila)

Erabiltzaileen iruzkinak

Erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Ez da lehenengo etapa, bigarrena baizik

Igandeko txangoa GR-9 ibilbideko bigarren etapa da, lehenengoa urtarrilaren hondarrean osatu zuten Goierrikoek, Noain eta Muskitz herrien artean. Oraingo hau, esan bezala, bigarren etapa izango da eta Muskitz eta Gorriti herriak batuko ditu.



Martxoan eta apirilean egingo dira GR-9-a osatzeko faltako zaizkien beste bi etapak, Gorriti eta Tolosa artekoa, hirugarrena, eta Tolosa eta Azpeitia artekoa, azkena.



Informazio gehiago ondorengo estekan (mendia saila aukeratu):



http://www.goierrike.net/PRINCIPAL/e_pag_1.htm
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Gorka Azkarate
2008-02-21
 
 

Zuzenduta

Zuzendu dugu Gorka



Eskerrik asko
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Otamotz
2008-02-21
 
 
 
Powered by jReviews
 

 eka   Uztaila 2008   abu

AlArAzOgOrLrIg
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Blog Behavioral Synthesis

Harpidetu

Albisteak e-mailez jasotzeko