Inprimatu E-posta

Eusko Jaurlaritzak espedientea ireki dio Arcelor-Mittal enpresari

Honen aurrean Udalak urgentziazko bilera eskatu du enpresarekin

Zumarragako Udalak urgentziazko bilera bat eskatu dio Arcelor Mittal enpresari, gaur komunikabide batzuetan Eusko Jaurlaritzak gehiegizko kutsaduragatik espedientea ireki diola argitaratu dela ikusi eta gero. Espediente horretan kautelazko neurri bezala airearen kontrolerako estazioarekin berehala konektatu behar dela jakinarazi dio. Eusko Jaurlaritzaren 1998ko Ingurugiroaren Babeserako Legediaren “urratze larria” leporatzen zaio enpresari, PM10 partikuletan gehiegizko jaurtiketagatik.

Espediente honek 24.000 eta 240.000 euro bitarteko isuna suposatu diezaioke Arcelor Mittal enpresari. Era berean, instalazioak erabat edo zatika itxi litezke gehienez hiru urterako. Gainera, behin airearen kontrolerako estazioarekin lotu, zorrozki kontrolatuko da jaurtiketa eta hauek legediak onartutako muga gaindituz gero produkzioaren ordutegiaren murrizketarekin edota labearen geldialdi batekin zigortu liteke. Kutsadura hareagotuz gero, altzairu fabrikaren labea erabat gelditzea ere aurreikusten da Eusko Jaurlaritzatik.

Gaiak aspalditik eragin du Zumarragan kezka eta urtarrilaren 16an udal ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Plangintza, Ebaluazio eta Kontrolerako zuzendariak, Alberto Jimenez de Aberasturik, gai honen inguruan egin diren bilera eta ekitaldien berri eman zuten. Bertan, hainbat herritar izan ziren galdera eta iritziak helarazteko.

Era berean, urtarrila bukaeran, EAE-ANV-k prentsaurrekoa eman zuen gai honen inguruan, egoeraren berri eman eta neurri zehatzak bultzatzeko.

Eusko Jaurlaritza, Udal eta enpresak izandako azken bileran, Acelor Mittalek aspirazioa hobetzeko lanekin “berehala” asteko asmoa zuela adierazi zuen. Zumarragako alkate, Anton Arbuluk, gaur bertan jakinarazi du, enpresako zuzendaritzari eskatutako urgentziazko bilera horretan neurri horiek noiz jarriko dituen martxan galdetuko diola. “Momentuz, Zumarragako Udalak egokitzat jotzen ditu Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak eta zigorrak”, adierazi dute.

Enpresaren Zumarragako egoitzan ez dute gai honen inguruan adierazpenik egin.

 

Erabiltzaileen iritziak

1 erabiltzaileen batez besteko balorazioa

 

Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
 
 

Bazen garaia!

Urte gehiegi daramatzagu Arcelorren keak, kutsaturak, berun ihes egiteak, e.a. jasaten inork eskua sartu gabe, eta eta instituzioak ezer egin gabe. Eta enpresa honen jabeak beti aitzakiak jartzen: kamioiak pasatzen direla goitik, Legazpiko enpresen keak direla eta... baina ezer egin gabe. Gainera duela urte batzuk mehatxatzen enpleguak galduko zirela, eta enpresako komiteko kide batzuen hitzartzearekin. Enpresa honek herri erdiari jaten ematen zion garaiak bukatu dira, espero dut nahi duena egiteari jarraitzeko pagotxa bukatzea putre hauei.
Artikuluaren Balorazioa:
 
5.0
Avatar Iritzi emailea Andr?s
2008, Otsaila, 21
 
 
 
Powered by jReviews
 

 urr   Azaroa 2008   abe

AlArAzOgOrLrIg
   1  2
  3  4  5  6  7  8  9
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Techies Resources ESL